DOZENAKA IKASLEK ZUHAITZAK LANDATU DITUZTE MUNOAUNDIKO BASOAN

Aurrera doa Munoaundin bertako espeziez osatutako basoa sortzeko egitasmoa. 2021-2022 ikasturtean hasitako proiektu honetan, Azkoitiko Eskolako Agenda 2030-eko parte diren herriko ikastetxe guztiek daude horretan. Otsailaren 20an, ikasle talde bat Munoaundira igo eta udaletxeko langileek lagunduta, eremua txukundu eta zuhaitz mordoxka bat landatu zituzten: intxaurrondoak, haritzak, pagoak, urkiak, lizarrak eta erramuak. https://azkoitiaguka.eus/azkoitia/1740059154103-dozenaka-ikaslek-zuhaitzak-landatu-dituzte-munoaundiko-basoan

GARRAIOEN KUTSADURA DA ORAIN DUGUN ERRONKARIK HANDIENA

Hau bera gaur egungo titularra izan liteke, ezta? Tira ba, hemerotekan murgilduz gero, zehazki,1999ko berria dela ikus daiteke. 25 urte pasa dira eta berdin jarraitzen dugu! Sartu hurreko loturan:https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1999-06-04&orria=070&zenb=NnQ5TTRvR3FoQkd6enRldG8ybGY2dz09