UDALAK, HERRIKO IKASTETXEEN ETA AUZOTARREN LAGUNTZAZ, FLOREAGA PARKEAN URMAELA SORTU DU.

Udalak Floreaga auzoaren goialdean dagoen baso eremua berreskuratu du eta herriko ikastetxeen aldarrikapen bati kasu eginez, parkean urmaela sortu du. Eta da egiten duen urmael bakarra. 2021-2022 ikasturtean Munoaundin egin zen lehena, Eskolako Agenda 2030 programan zeuden ikastetxeen partaidetzarekin. Urmaelaren erabilera pedagogikoa errazteko, bigarren urmaela egiteko erabakia hartu du Udalak, oraingoa gertuago kokatuz. Munoaundin bezala, auzolanean gauzatu da ekimena. Otsailaren 5an, Floreagako, Xabier Munibeko eta Azkoitia BHIko ikasleak txandakatuz, egindako zuloa iragazkaitzeko ardura hartu dute. Hurrengo egunean, otsailaren 6an, auzotarren txanda iritsi da eta beraien esku geratu da ingurua hesi batez inguratzea. Euriak erraz beteko du urez eta oso erraz beteko da bizitzaz!

https://azkoitiaguka.eus/azkoitia/1770450415283-auzolanean-hasi-dituzte-urmaela-egiteko-lanak-floreagan

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude