Berotegi-efektuko gasen isuriak jaisten ari dira, garraioan izan ezik.

Isurien joerak sektoreka Gipuzkoan 2023an: Naturklimak atera duen 2023ko txostenaren arabera, urte horretan guztizko isuri gordinetan ekarpen handiena egin zuen sektorea garraioa izan zen (%49,4). Ondoren industria (%21,6) eta hirugarren postuan energia-sektorea (%14). Horietaz gain hondakinak (%5,3), Bizitegi-sektorea (4,2), Nekazaritza-abeltzaintza-arrantza (%4) eta zerbitzuak (%1,5) dira %100 osatzen dutenak.

2023an, 2005 oinarri-urtearekin alderatuta, zuzeneko isuriak murriztu zituzten sektoreak hauek izan ziren: energiaren-sektorea (-% 86,7), nekazaritza (-% 43,4), industria (-% 36,6), zerbitzuak (-% 39,3), hondakinak (-% 33,4) eta bizitegi-sektorea (-24,7 %). Zuzeneko isuriak oinarri-urtekoak baino handiagoak izan zituen sektore bakarra garraioa izan zen (+% 12,0). Dena dela, 2022arekin alderatuta, jaitsiera txiki bat nabaritu da (-%3,2).

Hainbat datu esanguratsu:
– Ibilgailuen-parkea handitu egin zen 2014 eta 2023 bitartean (2022arekin alderatuta +% 0,5 eta 2005arekin alderatuta +% 28,1).
– 2022aren aurreko urtearekin alderatuta, batez ere, ziklomotorren hazkundeak eragin zuen igoera (+% 2,8) 2023an, murriztu egin baitzen automobilen eta ibilgailu astunen kopurua (-% 0,2 eta -% 4,3, hurrenez hurren).
– 2006az geroztik, erregai-mota bakoitzeko ibilgailu gehienak gasoliozkoak dira. 2008tik eta 2018ra bitartean, gasolina-automobilen parkea 2005eko mailatik behera egon zen; gasolio-ibilgailuena, berriz, etengabe handitu zen 2017ra arte, eta 2017-2019 aldian konstante mantendu zen. 2021etik, gasolioa erabiltzen duten ibilgailuen kopurua pixka bat murriztu da, eta gasolinazko ibilgailuena, berriz, hazi egin da. Bi kasuetan, parkeak 2005ekoak baino handiagoak dira. Garrantzitsua da gasolinazko eta gasoliozko ibilgailuen arteko aldea, erregai bat edo bestea erabiltzeak eragina baitu isurietan.
– Autobide eta errepideetako aforoen datuek adierazten dute Gipuzkoako errepideetan erregistratutako zirkulazioa +% 0,4 igo zela 2023an, 2022aren aurreko urtearekin alderatuta.

https://naturklima.eus/berotegi-efektuko-gasen-isuriak-2023an.htm

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude