Aire zabaleko kutsadura, gorputzaren luze-zabalean kalte

Populazioaren %99 gomendagarria ez den kutsadura parametroetan bizi da Josu Lopez Gazpio kimikariaren arabera. Industriaz gain, ibilgailuak dira arnasten ditugun partikulen eragile nagusia. Bat egin du Adrian Aginagalde epidemiologak, gaineratuz arnas aparatuaz haragoko osasun arazoak dakartzala.

Aire kutsadurak gorputzean eragin ditzakeen kalteak arnas aparatuaz gaindikoak dira. Hala azaldu du Faktorian Adrian Aginagalde Gipuzkoako Epidemiologia Zainketa unitate buruak. Biriketako gaixotasunekin gehiago lotzen bada ere, osasun mentalean eta neuro-garapenean ere eragin zuzena duela ondorioztatu du Aginagaldek. Kutsadura iturri nagusia, industriaz harago, ibilgailuek isurtzen dituzten partikulak direla zehaztu du; hortaz, hiriburuetan martxan jartzen ari diren emisio baxuko eremuak oso garrantzitsuak direla azaldu du.

Euskadi Irratia (29:43 min)

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/9486546/aire-zabaleko-kutsadura-gorputzaren-luzezabalean-kalte/

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude