Ados jartzeko agertoki egokirik gabe iritsi da COP29 biltzarra azken negoziazioetara

Klima finantzaketari buruzko elkarrizketak bihurtu dira ardatz Azerbaijanen egiten ari den goi bileran. Estatuen jarrerak urrun daude oraindik, eta pausoak emateko eskeak ugaritzen ari dira. Elkarrizketak ostiralean (azaroak 22) dira amaitzekoak. Ia berrehun estaturen gobernu ordezkariak ari dira adostasunak lortu ezinik. Hasieran jarritako helburua, Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzekoa, urrun geratzen dela dirudi.  Eztabaidaren erdian …

LURRAREN EGUNA, APIRILAREN 22A

Apirilaren 22an, Lurraren Eguna ospatzen da mundu osoan. Gaylord Nelson senatari estatubatuarrak 1969ko irailean ingurumenaren aldeko egun bat ospatzea proposatu zuen. Ondorioz, 1979ko apirilaren 22an Lurraren lehen Eguna ospatu zen, eta 20 milioi pertsona inguru atera ziren kalera eta parkeetara Estatu Batuetan ingurumena aldarrikatzera. Lurraren Eguna erreferente bihurtu da klima-aldaketaren eta naturaren galeraren aurkako borrokan. …

Energia-pobrezia murriztu egin da Gipuzkoan, baina oraindik ere desberdintasunak daude

Azterlanaren emaitzek adierazten dutenez, Gipuzkoan egonkortu edo hobetu egin dira pobrezia energetikoaren adierazleak, duela bost urteko datuekin alderatuta. Zehazki, pobrezia energetikoko egoeren eraginpean dauden etxeak ehuneko 3 puntu murriztu dira, 2017ko % 21,5etik 2022ko % 18,4ra. Hala ere, 55.000 etxebizitzak eta 108.000 pertsonak arazoak dituzte oraindik ere beren etxeak bero mantentzeko. Bestalde, etxebizitza bakoitzak energian …

PLANETAREN ORDUA

EMAN PLANETARI ORDU BAT! Sinboloa baino gehiago, ingurumenaren eta pertsonen aldeko mugimendu globala da.Planetaren Ordua Sidneyn jaio zen 2007an, klima-aldaketaren arazoaz ohartarazteko keinu sinboliko gisa. Keinu sinple bat, eraikin eta monumentuetako argiak ordubetez itzaltzean datzana. Gaur egun, milioika pertsona mobilizatzen ditu ia 200 herrialdetan urtean behin martxoan zehar. Aurtengoa, martxoaren 23an izango da, larunbata. 2023 …

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK BAI BAINA, NOLA?

Argiak argitaratutako astekari honetan, energiaren gaietan adituak diren lau pertsonen iritziak irakur daitezke: Aitziber Sarobe, Mirene Begiristain, Mikel Otero eta Jokin Castaños.Energia berriztagarrien gaia pil-pilean dagoen honetan, gai ugaritaz aritu dira: Euskal Herriaren ezaugarriak energiaren alorrean, energia sektorearen egungo ezaugarriak eta nola eragiten duten energiaren krisian eta trantsiziorako irtenbideetan, lortu behar diren helburuak eta jarraitu …

ENERGIA NUKLEARRA GUZTION AHOTAN DAGOEN HONETAN…

Azken aldian, energia nukleararen inguruko informazio ugari zabaltzen ari da komunikabideetan. 2022an Europako Batasunak etiketa berdea jarri zion. Abenduan pasa berri den COP28an, 22 herrialdek konpromisoa hartu zuten energia nuklearraren ahalmena hirukoizteko 2050erako. Nazioarteko Energia Agentziaren azken iragarpenen arabera, mundu osoko energia nuklearraren ekoizpena maximo historikora iritsiko da aurten: %3 inguru handituko da. Eta igotzen …

MUTRIKUKO OLATU PLANTAK EKOIZPEN MUGARRIA HAUTSI DITU

Europan, Mutrikuko olatuen plantak elektrizitatea sortzeko olatuen energia erabiltzen duen lehenengo planta komertziala da. 2011an jarri zen martxan eta portuko morruan kokatuta dituen eta olatuen mugimendua aprobetxatzen dituzten 16 turbinei esker, ekoizpen errekor guztiak gainditu ditu, funtzionamendu ordu gehien metatu dituen planta izanik. Urtean 300.000 kWh sortzen ditu eta portuan kokatutako azpiestazio baten bidez elektrizitate …

COP28 DUBAI – AZKEN AKORDIOAK

Hurrengo loturan, Dubain egindako klimaren goi bileran adostutako neurri garrantzitsuenak laburbilduta ikus daitezke. Batzuren ustez, oso emaitza ona lortu omen dituzte. Beste askoren ustetan berriz, ez dira nahikoak eta oso ezkor agertu dira. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/9376514/cop28ko-akordioaren-giltzarriak-zeintzuk-dira-klimaren-inguruan-200-herrialdek-hartutako-konpromisoak/

ESKOLAKO AGENDA 2030 PROGRAMA BERRIA ABIAN DA AZKOITIKO IKASTETXEETAN

Ikasturte honetan, esku-hartzea plana jarriko dute martxan Aurtengo Eskolako Agenda 2030 programak 21 urte beteko ditu. Eta oraingoan, berrikuntza bati emango dio hasiera! Iazko ikasturtean, lanketarako aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7. izan zen: Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea. Ikastetxeetako eta herriko diagnostikoa egiteaz gain, ikasleek hainbat ekintza aukeratu zituzten lehentasunezkoak. Ekintza horiek hurrengoak dira: gabonetako …