Berotegi-efektuko gasen isuriak jaisten ari dira, garraioan izan ezik.

Isurien joerak sektoreka Gipuzkoan 2023an: Naturklimak atera duen 2023ko txostenaren arabera, urte horretan guztizko isuri gordinetan ekarpen handiena egin zuen sektorea garraioa izan zen (%49,4). Ondoren industria (%21,6) eta hirugarren postuan energia-sektorea (%14). Horietaz gain hondakinak (%5,3), Bizitegi-sektorea (4,2), Nekazaritza-abeltzaintza-arrantza (%4) eta zerbitzuak (%1,5) dira %100 osatzen dutenak. 2023an, 2005 oinarri-urtearekin alderatuta, zuzeneko isuriak murriztu …

UDALAK, HERRIKO IKASTETXEEN ETA AUZOTARREN LAGUNTZAZ, FLOREAGA PARKEAN URMAELA SORTU DU.

Udalak Floreaga auzoaren goialdean dagoen baso eremua berreskuratu du eta herriko ikastetxeen aldarrikapen bati kasu eginez, parkean urmaela sortu du. Eta da egiten duen urmael bakarra. 2021-2022 ikasturtean Munoaundin egin zen lehena, Eskolako Agenda 2030 programan zeuden ikastetxeen partaidetzarekin. Urmaelaren erabilera pedagogikoa errazteko, bigarren urmaela egiteko erabakia hartu du Udalak, oraingoa gertuago kokatuz. Munoaundin bezala, …

Azken hiru urteak inoizko beroenak

Hauxe da egunkarietan argiratu duten azken berria: 2023, 2024 eta 2025 urteetan inoizko tenperatura beroenak neurtu dira erregistroak daudenetik, eta batez beste 1,5 graduko langa gainditu dute hirurek batera, bereziki 2024ko datuengatik, 1,6 gradura iritsi baitzen orduan beroketa. Neurketak egiten direnetik, lehen aldia da hiru urteko epe batean tenperaturaren berotzea 1,5 gradutik gorakoa dena. Adituek …

DOZENAKA IKASLEK ZUHAITZAK LANDATU DITUZTE MUNOAUNDIKO BASOAN

Aurrera doa Munoaundin bertako espeziez osatutako basoa sortzeko egitasmoa. 2021-2022 ikasturtean hasitako proiektu honetan, Azkoitiko Eskolako Agenda 2030-eko parte diren herriko ikastetxe guztiek daude horretan. Otsailaren 20an, ikasle talde bat Munoaundira igo eta udaletxeko langileek lagunduta, eremua txukundu eta zuhaitz mordoxka bat landatu zituzten: intxaurrondoak, haritzak, pagoak, urkiak, lizarrak eta erramuak. https://azkoitiaguka.eus/azkoitia/1740059154103-dozenaka-ikaslek-zuhaitzak-landatu-dituzte-munoaundiko-basoan

GARRAIOEN KUTSADURA DA ORAIN DUGUN ERRONKARIK HANDIENA

Hau bera gaur egungo titularra izan liteke, ezta? Tira ba, hemerotekan murgilduz gero, zehazki,1999ko berria dela ikus daiteke. 25 urte pasa dira eta berdin jarraitzen dugu! Sartu hurreko loturan:https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1999-06-04&orria=070&zenb=NnQ5TTRvR3FoQkd6enRldG8ybGY2dz09

Aire zabaleko kutsadura, gorputzaren luze-zabalean kalte

Populazioaren %99 gomendagarria ez den kutsadura parametroetan bizi da Josu Lopez Gazpio kimikariaren arabera. Industriaz gain, ibilgailuak dira arnasten ditugun partikulen eragile nagusia. Bat egin du Adrian Aginagalde epidemiologak, gaineratuz arnas aparatuaz haragoko osasun arazoak dakartzala. Aire kutsadurak gorputzean eragin ditzakeen kalteak arnas aparatuaz gaindikoak dira. Hala azaldu du Faktorian Adrian Aginagalde Gipuzkoako Epidemiologia Zainketa …

Mugikortasun autonomoko proiektu aitzindaria

Europa mailan berezia izango den ekimena aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, ibilgailu autonomo eta jasangarri baten bidez landa inguruneko biztanleen mugikortasuna hobetzea ahalbidetuko duena. Proiektu pilotuaren lehen fase honetan, aztertuko dira Abaltzisketa eta Amezketa arteko errepide tartea, nahiz Zerain eta Segura artekoa. https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/mugikortasun-autonomoko-proiektu-aitzindaria-abiarazi-du-gipuzkoak-herri-txikietako-garraio-alternatibak-eraldatzea-helburu

Ados jartzeko agertoki egokirik gabe iritsi da COP29 biltzarra azken negoziazioetara

Klima finantzaketari buruzko elkarrizketak bihurtu dira ardatz Azerbaijanen egiten ari den goi bileran. Estatuen jarrerak urrun daude oraindik, eta pausoak emateko eskeak ugaritzen ari dira. Elkarrizketak ostiralean (azaroak 22) dira amaitzekoak. Ia berrehun estaturen gobernu ordezkariak ari dira adostasunak lortu ezinik. Hasieran jarritako helburua, Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzekoa, urrun geratzen dela dirudi.  Eztabaidaren erdian …

HASI DUGU IKASTURTE BERRIA!

Martxan da berriro ere Azkoitiko Eskolako Agenda 2030 programarekin batera garatzen dugun webgunea. Bertan partaide guztiekin, ikasle, irakasle nahiz guraso, eduki ugari partekatzen jarraituko dugu: albisteak, jolasak, material didaktikoak, ikerketen emaitzak, foroetako gora-beherak… Aurten 11. Garapen Jasangarrirako Helburua izango dugu aztergai eta honen barruan, Mugikortasun Jasangarria. Ongi etorriak izan zaitezte!

LURRAREN EGUNA, APIRILAREN 22A

Apirilaren 22an, Lurraren Eguna ospatzen da mundu osoan. Gaylord Nelson senatari estatubatuarrak 1969ko irailean ingurumenaren aldeko egun bat ospatzea proposatu zuen. Ondorioz, 1979ko apirilaren 22an Lurraren lehen Eguna ospatu zen, eta 20 milioi pertsona inguru atera ziren kalera eta parkeetara Estatu Batuetan ingurumena aldarrikatzera. Lurraren Eguna erreferente bihurtu da klima-aldaketaren eta naturaren galeraren aurkako borrokan. …